XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Zehaztutako iritziaren berri eman beharko dio sail bakoitzeko organo arduradunak Europako Gaietarako Zuzendaritzari, honako hauek aipatuz:

a) Europako Batasuneko legegintza egutegian sartutako proposamenak, proposamenok sailari eragiten badiote.

b) Seihilabeteroko lehendakaritza aldiko proposamenak, proposamenok sailari eragiten badiote.

c) Sailaren konpetentziei eragiten dieten proposamen eta ekimenei buruz zehaztutako iritzia. Horretarako, II eranskinean jasotako eredu fitxa erabiliko da.

5. atala

1. Legegintzako proposamen komunitario bati buruz EAEren iritzia zehaztu ondoren, delako proposamenaren eragina jasango duen sailak eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak iritzi hori defendatzeko eta aintzakotzat hartzeko jokabidea zehaztuko dute bien artean.

2. Jokabide hori honelako ekintzaren bat edo bat baino gehiago burutzean datza.

a) Europako Gaietarako Batzorde Bilateralean tratatzea.

b) Dagokion batzorde sektorialean edo antzeko organoan defendatzea.

c) Europako erakundeetan ekintzak burutzea: Europako Batzordean, Europako Legebiltzarrean eta Ministro Kontseiluan.

d) Eskualdeen Batzordean ekintzak burutzea.

e) Bestelako organoetan ekintzak burutzea.